Seleccionar página

SENDA BELARRAK – FITOTERAPIA

Sendabelarrak ez bakarrik gaixotasunak sendatzeko baizik eta gorputza osasuntsua mantentzeko ere erabili izan dira betidanik.

Farmazi arloan landareak dituen propietateei eta landareekin egindako botikeei deitzen zaie Fitoterapia.

Gure farmazian Aboca Italiar Laborategiko produktuak ditugu. Italian bertan izan ginen eta han, Aboca Laborategiak benetan produktu biologikoak egin eta %100 osagaia naturalak erabiltzen dituztela konprobatzeko aukera izan genuen. Horregatik gure bezoreei Aboca produktuak gomendatzen dizkiegu zalantzarik gabe,

Orain Abocako hiru produktu azpimarratuko ditugu, hiru egoera arrunt eta desatseginetan erabiltzen direnak:

 

SABELA BABESTU BEHAR DENEAN:

BIANACID

Oso arrunta da sabelaren arazoak edukitzea, gaur egun omeprazola da sendagaieen artean gehien erabiltzen dena. BIANACID senda-belarrekin egina dago eta SABELA babesteko soluzio naturala da.

Bihotzerre, errefluxua edo gastritisa dagoenean erabili daiteke. Baita sendagai antiinflamatorioak hartzen direnean ere, pertsona askori estresa, elikadura desegokia, bizitza modu desegokiak… kalte egiten diete sabelean. Kasu guzti hoietan BIANACID hartzea eraginkorra da.

Nola hartu behar da:

  • Pilula bat behar denean, ahoan utzi behar da desegin arte.

  • Errefluxua dagoenean: pilula bat janariak hartu ondoren eta beste bat gauean.

  • Bihotzerrea dagoenean: pilula bat janariak hartu ondoren

Produktuaren ezaugarriak

IDORRERIA DAGOENEAN:

ALIVIOLAX

Idorreria gaixotasun arrunta da, batez ere emakumeengan. Gure bezero askok komunera joateko arazo handia dute eta ALIVIOLAX produktu honek benetan idorreriaren kontrako sendagai eraginkorra da.

ALIVIOLAX tisanak:

Tisanak dituen osagaien artean Rooibo eta Hinojo olioa dute, tisanari zapore goxoa emateko.

Nola hartu behar da:

  • katilu bat arratsaldeetan.
  • Ura irakin ondoren 7 minututan eduki behar da.

ALIVIOLAX tabletak: Tabletak dituen osagaien artean Sen landarea dago, hesteetako igarotzeari laguntzen diona. Nola hartu behar da:

  • 1, 2 edo 3 tableta gauetan behar denean

Produktuen ezaugarriak:

ABOCA ALIVIOLAX BIO 90 TABLETAS

ABOCA ALIVIOLAX BIO TISANA

ONDO LO EGIN EZIN DENEAN:

SEDIVITAX

SEDIVITAX tisanak:

Nola hartu behar da:

  • katilu bat lotara joan baino lehenago eta behar baldin bada egunean zehar beste katilu bat.
  • Ura irakni ondoren 5 edo 7 minututan eduki behar da.

SEDIVITAX tantak eta kapsulak:

Nola hartu behar dira tantak:

  • 1.5ml tik 3ml ra gauetan
  • Egunez behar bada 0.5ml ala 1ml

 

Nola hartu behar dira kapsulak:

  • kapsula bat egunez eta 2 kapsula gauean.

Produktuen ezaugarriak:

ABOCA  SEDIVITAX GOTAS 30 ML

ABOCA SEDIVITAX 20 BOLSITAS

ABOCA SEDIVITAX 30 CÁPSULAS